Asier Iturralde Sarasola a publié une critique de Brasilgo katua par Arthur Conan Doyle (Mikoleta bilduma)
Conan Doyleren misteriozko bi ipuin ilun
4 étoiles
Gasteizko Re-read bigarren eskuko liburu dendan ikusi nuenean atentzioa deitu zidan. Arthur Conan Doyleren idazlearen lan dexente irakurriak ditut: Sherlock Holmesen abentura osoak, The lost world... Hala ere, ez nituen ezagutzen liburutxo honetan bildutako bi istorio laburrak: Brasilgo katua eta Lady Sannox-en kasua. Biak oso interesgarriak iruditu zaizkit, suspentsea mantentzen dute ezusteko amaiera arte. Euskaltegiko ikasleentzat prestatutako edizioa da, amaieran ariketa eta guzti, eta itzulpenean nabaritzen da. Dena den, gomendagarria. #PaperjaleZozketa